XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aurkitu zuten Stik-tarren txalupa eta bertara igo ziren denak;
Julenek lagundu zien itsasoratzen.
- Agur!- deiadar egin zuen, beste mutikoek besoa altxatzen zutelarik -.
- Agur! Stik jauna! Ez ezazula berriz neskatorik sekuestratu.
- Agur, Stik andrea, zaindu ondo Edgar! Agur,
- Agur,
Poliziek irribarretsu, agur keinuak egin zituzten.
Stiktarrak isilik zeuden; kopetilun eta haserrekor, ez zuten ulertzen horrela buka zezaketenik.
Txalupa, haitz handi bat zeharkatu eta urrutiratu egin zen.
- Eupa!- deiadar egin zuen Dik-ek -. Betirako joan dituk.
- Orain, uharte osoa guretzat bakarrik zeukeagu! Goazen, Jenny, dena erakutsiko dinagu.
- Ikusiko dun zeinen ederki igaroko dugun!.
Bost neska-mutiko zoriontsu eta zakurra lasterkan hasi ziren eurek maite zuten uhartean zehar.
Astebete gogoangarri bat igaro dezatela, ondo merezia dute eta.